XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Marrubi itzala.Beasain aldean burnibideak egiten ari zirela, langile bat, Andaluziako semea, gezurti handia, beti omen zegoen lagunen artean bere Andaluziako handitasunak esaten: Bi librako pikoak, zazpi librako laranjak eta horrela zen Andaluziako dena.
Egun batetan, beste langile batek, Orioko semeak, honela esan omen zion: - Neuk ere ikusi dut, ba, hemenxe, Gipuzkoan, zuk zeure herrian ikusi ez duzun bezalako gauza bat.
- Zer zen bera?.
- Esango dizut berehalaxe.
Nire hauzoko gizon bati galdu zitzaion behi gorri bat, eta irten ginen adiskide batzuk behi haren bila.
Orioko Kukuharri mendian bi lagun genbiltzela, ikusi genuen Izarraitz mendi gainean gauza gorri-gorri bat.
- Zer duk hau?
- Behia?.
- Ez, jauna, ez; marrubia.